Agenda
Atzealdea

Mugikortasun Astea

20 IRA 22 IRA

Udalak eta herriko hainbat eragilerek elkarlanean Mugikortasunaren Europako Astea antolatu dute. Irailaren 20tik 22ra bitartean, mugikortasun jasangarria praktikan jartzeko aukera paregabea izango da. Kirol egokituaren ginkana, Patin festa eta Bizikleta festa izango dira aurtengo egitarauan. Irailaren 20an, ostiralean, hasita, asteburu osoa ekintzaz beteta etorriko zaigu. Hernaniko Udalak mugikortasun jasangarriarekin duen konpromisoaren adierazlea da aste hau.

Egitaraua