Berriak
Atzealdea MUGIKORTASUN ASTERAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
2023·09·08

Irailaren 17 eta 21 bitartean, mugikortasun jasangarria praktikan jartzeko aukera edukiko dute herritarrek; bizikleta martxa eta ginkana, patin ikastaroa eta bizikletak konpontzeko ikastaroa izango dira besteak beste.
Irailaren 17an, igandea, bizikleta martxa eta ginkana JOCC Zikuñagako ama elkartearen laguntzaz. Goizeko 10:00etan Urbieta kalean elkartzeko deialdia luzatu nahi du Udalak bizikleta martxa taldean egiteko, musikarekin girotuta. Era berean hasierako puntu horretan, bizikleta ginkana egongo da bizikleta martxak irauten duen bitartean, 10:00etatik 12:30etara. Parte-hartzaileentzat oparitxoak ere izango dira.
Bizikleta martxaz gain, hiru egunetako bi ikastaro antolatu ditu Udalak; bizikletak konpontzeko ikasteko ikastaroa eta patinean ibiltzen ikastekoa. Bizikleta konpontzeko ikastaroa Biterin izango da irailaren 18an, 19an eta 20an arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, eta 14 urtetik gorakoentzat zuzendua dago. Patin ikastaroa, berriz, irailak 18, 19 eta 21ean izango da Elizatxoko ikastolako patioan, eta adin guztientzako eta erabilera maila guztientzako ikastaroa da. Patin ikastarorako nork bere materiala eraman beharko du: patinak, babeserako materialak...
Bi ikastaro horietan izena ematea nahitaezkoa da ingurumena@hernani.eus helbidera idatzi edo 943 33 70 31 telefonora deituta.


