Berriak
Atzealdea Mugikortasun arazoak dituzten adineko herritarrei etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua eskainiko die Udalak
2024·11·27
Hernaniko Udalak etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua eskainiko die abendutik aurrera mugikortasun eta irisgarritasun arazoak dituzten 65 urtez gorako herritarrei.
Zerbitzua abenduan hasiko da martxan. Zerbitzu honek etxetik ateratzen lagunduko die horretarako zailtasuna duten 65 urtez gorako herritarrei. Herritar horiek toki irisgarri bateraino garraiatuko dituzte zerbitzua emango duten DYAko kideek. Izan ere, Udalak DYAren bidez emango du zerbitzua, tresneria eta ezagutza egokia baitute halako desplazamenduak egiteko.
Astean bi egunez eskainiko da zerbitzua: asteazken arratsaldetan eta ostiral goizetan.
Erabiltzaileek Hernaniko Udaleko Adinekoen zerbitzuan eman beharko dute izena.
ADINEKOEN ZERBITZUA:
Telefonoa: 943 57 54 31
Helbidea: Biteri Kultur Etxea