Agenda
Atzealdea

Musika: Idoia Asurmendi- Beste urtaroak

26 AZA

Eguna: azaroak 26

Ordua: 19:00                          

Lekua: Biteri kultur etxea

Sarrera libre gonbidapenarekin

Sarrerak on line http://bibe.me

                                 

Idoia Asurmendiri musikarekiko zaletasuna familiatik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-tresnekin esperimentatzen. Orain urte batzuk hasi zen bakarlari gisa kantatzen, euskal kantuen zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko kantuen bertsioak eginez. Proiektu berri honetan, poesia, ilustrazioa eta animazioaren arteko fusioa egitea du xede, Maria Osesen poesiak uztartuz..

Idoia Asurmendi: ahotsa eta pianoa

Oriol Flores: perkusioa

Julen Barandiaran: baxu elektrikoa

Andoni Garcia: gitarra

Beste urtaroak taldeak Iker Laurobaren orain arteko diskoetako kantuak hartu eta folk esparrura eraman ditu, horretarako, zenbait musika-tresnez baliatuz eta beste herrialdeetako doinuak gure kulturan txertatuz: gitarra, pianoa, ukelelea, cavaquinhoa... Une berean urtaro desberdinak dira munduko hainbat lekutan, eta nolabait denak elkartu nahi dituzte haien musikaren bidez.

Musikariak: Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste.

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2020” zirkuitu barruko eta Kutxa Kultur Musika 2019-2020 programako musika taldeak.