Berriak
Atzealdea

Nafar kalea eta Ertzaintzaren biribilgunea, aste honetarako aurreikusitako asfaltatze-lanak

Aurreko astean eguraldiagatik ez zen asfaltatze-lanik egin. Aste honetarako eguraldiaren iragarpena hobea da eta, beraz, aurreikusita dauden lanak ondorengoak dira:

2021·12·13


2021/12/13 Astelehena
        ◦ Ertzaintzaren birbilgunea: bidea asfaltatu aurretik egin beharreko igeltseritza-lanak egingo dira (ubidearen eta zintarriaren konponketa).
        ◦ Orkolaga plazan eta Nafar kalean hesiak eta abisuak jarriko dira asteazkenerako aparkalekuak husteko, margoketa lanak egin ahal izateko.
          
2021/12/14 Asteartea
        ◦ Ertzaintzaren birbilgunea: asfaltatu aurretik egin beharreko igeltseritza-lanak egingo dira (ubidearen eta zintarriaren konponketa).
          
2021/12/15 Asteazkena
        ◦ Nafar kalean asfaltatze-lanak egingo dira.
        ◦ Orkolaga plazan margoketa-lanak egingo dira. Lanak amaitzean aparkalekua ireki ahal izango da.
          
2021/12/16 Osteguna
        ◦ Nafar kalean margoketa-lanak egingo dira. Lanak amaitzean aparkalekuak erabili ahal izango dira.
        ◦ Ertzaintzaren birbilgunean asfaltatze-lanak hasiko dira.
          
2021/12/17 Ostirala
        ◦ Ertzaintzaren birbilgunean asfaltatze-lanak amaituko dira.