Agenda
Atzealdea

NAHASTEKA: Esku harriak (h)aria

MugMus konpainia
24 URT

Eguna: urtarrilak 24

Ordua: 20:00

Lekua: Biteri kultur etxea          Prezioa: 7,5 €

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du. Era honetan, mugimenduak eta musikak batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da. Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez . Musika originala da, berariaz konposatu eta ondu delarik.

Zuzendari Artistikoa: Beñat Ralla Yusta                                          Dantzariak: Jone Amezaga del Frago Ioritz Galarraga Capdequi

Kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi              Musika eta musikariak: Iñar Sastre Lopetegi Beñat Ralla Yusta       Textuak: Amets Arzallus Antia                                                Argiztapen diseinua: Arantza Flores Bengoetxea (antzokian)

Soinuztapena: Aieka (Peio Gorrotxategi eta Juan Bautista Flaut)  Irudiak eta edizioa: Inge Mendioroz Ibañez eta Marta Marquet