Agenda
Atzealdea

Musika: Oreka TX

19 IRA

Eguna: irailak 19

Ordua: 20:00                          

Lekua: Atsegindegi            

Edukiera mugatua. Gonbidapenak Biteri kultur etxeko sarreran irailaren 14tik aurrera    

Covid-19aren ondorioz beharrezko babes eta segurtasun neurriak hartuko dira.

                                      

Koklea Oreka TX bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka TX txalapartaz baliatzen da bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko. Boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean.

Harkaitz Mtez. de San Vicente Egurrezko, harrizko, bidoizko eta banbuzko txalapartak

Mikel Ugarte Egurrezko, harrizko, bidoizko eta banbuzko txalapartak

Mixel Ducau Alboka, egurrezko klarinetea eta saxo sopranoa

Juanjo Otxandorena Buzukia

Iñigo Egia Perkusioa