Berriak
Atzealdea

Neguko oporretan sormena pizteko, aktibo egoteko eta ondo pasatzeko eskaintza paregabea

Urtero bezala, neguko oporretan ondo pasatzeko egitarau zabala prestatzen dute udal zerbitzu desberdinek elkarlanean. Aurten ere ekitaldiz beteta datorkigu agenda: ume eta nerabeentzat, bereziki, prestatua da egitaraua baina familia osoak ondo pasatzeko aukera paregabea da, zalantzarik gabe.

2021·12·14


Neguko oporretan zer? dio kartelak. Txistor jana, eskulan tailerrak, komikigintza, zirkua, zinema, antzerkia, karaokea, bingoa, zunba, eskalada, arku tiroa, rapela, mural margoketa, irteerak... Oporrak gainean dauzkagu eta, nahi izanez gero, aspertzeko betarik ez dugu izango. Umeei eta nerabeei zuzenduta daude ekintza gehienak, baina familia osoan gozatzeko modukoak dira batzuk.

Udaleko sail desberdinek elkarlanean antolatzen dituzte ekintza hauek guztiak. Kultura, Jarduera Fisikoa eta Kirola, Gazteria, Euskara, Liburutegia, Gaztelekua... Denek indarrak batu dituzte sormena, jarduera fisikoa eta gozamena sustatzeko.

EGITARAUA