Berriak
Atzealdea Lehen sektorea sustatzeko 15.000 euroko diru-laguntzaren deialdia irekita dago
2023·05·02
2023ko deialdiaren ezaugarriak:
1. Diru-laguntza Hernaniko nekazaritza ekoizle profesionalei zuzendua dago.
2. Diruz lagunduko den gehienezko kopurua 2.000 eurokoa izango da.
3. Eskaera egiteko epea 2023ko ekainaren 20an amaituko da. Eskaera-orria eskuragarri dago udal webgunean eta Herritarren Harrera Zerbitzuan-hhz.
2023eko deialdiaren laburpena, apirilaren 20an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta udaleko webgunean argitaratuta daude.
Diru-laguntza horien kudeaketa Tokiko Garapeneko Sailak kudeatzen ditu. Informazio zehatzagoa behar izanez gero, harremanerako zenbait bide ditugu: tokiko-garapena@hernani.eus edo 943256347.