Udako eskaintza nerabe, gazte eta familientzat
Azken urteetan lez, Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak hainbat ikastaro eskainiko ditu udara gorputza mugituz hasteko. Ikastaroak nerabe eta gazteei zuzenduak izango dira. Irteerak aldiz, familia eta gazteei zuzenduak dira.
Eskaintza hauek Kaxkardi Elkarteak bideratuko ditu; doakoak dira eta plaza mugatuak dituzte. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, online: www.linktr.ee/gaztetu eta telefonoz 943 33 70 41.
Ikastaroak:
a) NERABEENTZAT (12-17 urte):
-
BTT (bizikleta) ikastaroa: Ekainaren 5 etik 8ra. 16:00-18:00
-
Abentura (2 piragua saio eta bi eskalada saio): Ekainaren 12tik 15era. 16:00-17:30.
b)GAZTEENTZAT (18-30 urte):
-
Abentura (2 piragua saio eta bi eskalada saio): Ekainaren 12tik 15era. 17:30-19:00.
-
Piragua irteera: Ekainaren 16ean goizez. Bidasoan.
C)FAMILIENTZAT:
-
Piragua irteera: Ekainaren 10ean goizeko 9:00etan edo goizeko 11:00etan. 6 urtetik gorako haur eta helduentzat.
PLAZA MUGATUAK
Ikastaroek eta irteerek plazak mugatuak dituzte. Izen-emate kopurua plazak baino altuagoa bada, zozketa egingo da eta emailez adieraziko da emaitza.