Agenda
Atzealdea

Nerabeentzako ikastaroak: Gorputz adierazpena eta marrazketa

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak, #Gaztetu, bi ikastaro antolatu ditu. GORPUTZ ADIERAZPENA eta EZINEZKO BIDAIEN KOADERNOA (marrazketa)
15 URR

Izen ematea online da; ondorengo loturaren bidez egin daiteke: https://labur.eus/uAuLj 

edo whatsapp bidez 605 71 56 07

Urriaren 15an amaitzen da izena emateko epea. Plaza kopurua mugatua denez, izen emateek kopuru hori gainditzen badute zozketa bidez erabakiko dira plazak.  

GORPUTZ ADIERAZPENA

Hernaniko Udalak antolatutako ANTZERKI DINAMIKEN ikastaroa.

 Irakaslea: Karla Ferreño

 Non: Biteri kultur etxea. Antzerki gela.

 Noiz: urriaren 18tik abenduaren 20ra arte (astelehenetan).

 Ordua: 17:00-18:30

 Norentzat: 12-17 urte

 Prezioa: hernaniarrentzat 18€, Hernanitik kanpokoentzat 23€

 

EZINEZKO BIDAIEN KOADERNOA

Hernaniko Udalak antolatutako MARRAZKETA ikastaroa.

 Irakaslea: Asteazkenak Estudioa. Jon Aranguren.

 Non: Biteri kultur etxea. Pintura gela.

 Noiz: urriaren 13tik abenduaren 15era (asteazkenetan).

 Ordua: 17:00-19:00

 Norentzat: 12-17 urtekoentzat

 Prezioa: hernaniarrentzat 20€, Hernanitik kanpokoentzat 25€