Berriak
Atzealdea

Aurtengo udan ere herri eskoletan mantentze-lanak eta birgaitze obrak egin ditu Udalak

Urtero bezala, eskolarik ez dagoen sasoia baliatzen du Udalak herri ikastetxeetan konponketak eta birgaitze lanak egiteko.

2021·09·21


Uda honetan Haurreskolan, Langilen, Elizatxon eta Urumean egin dira obrak. Hona hemen aipagarrienak:

  • Haurreskola: teilatuan konponketak egin dira eta margoketa lan batzuk kanpoaldean.
  • Langile: Meaben, margoketa lan batzuk egin dira barruan, eta, Laubidietan, urmaela inpermeabilizatu eta ingurua konpondu da.
  • Elizatxo: dutxetako teilatua konpondu, hezkuntzako eraikinean argiterian hobekuntzak eta haurrentzako eskudela jarri da.
  • Urumea: aterpeko komun eta aldagelak berritu dira, irisgarriak izan daitezen.