Berriak
Atzealdea

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak iragarriko ditu 2020ko Inauteriak

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak jaso ditu bozka gehien, eta, hortaz, datorren urteko Inauterien irudia izango da berea. Guztira, 402 herritarrek eman dute bozka eta kartel irabazleak 176 bozka jaso ditu.

2019·12·31


Oihana Villalba hernaniar gazteak egindako kartelak lortu ditu bozka gehien, eta beraz, hori izango da 2020ko Inauteriak iragarriko dituen kartela.

Aurtengo Kartel Lehiaketarako bederatzi proposamen aurkeztu ziren, eta Inauterien Batzordeak horietatik lau hautatu zituen. Ondoren izan zen herritarren txanda.

Guztira, 402 herritarrek eman dute bozka; horietatik % 76ak Internetez bozkatu du, eta gainerako % 24ak, Biteri kultur etxean. Kartel irabazleak 176 bozka jaso ditu.

Herritarren botoak. Emaitzak.