Berriak
Atzealdea

OinHerrirekin hitzarmena, herri hezitzailea egiteko konpromisoa berresteko

Otsaileko udalbatzarrean aho batez onartu zen Hernaniko Udala OinHerri herri hezitzaileen Euskal Herriko sareko kide izatea. Gaur, konpromiso hori berretsi eta paperean jasotzeko eguna izan da. Xabier Lertxundi alkateak eta Joxe Mari Agirretxe OinHerriko ordezkariak sinatu dute hitzarmena.

2020·03·10


OinHerrik bultzatzen dituen zazpi printzipioekiko konpromisoa hartzea dakar sare honetako kide izatea. Hauek dira zazpi balioak:
    1. Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea.
    2. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea.
    3. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea.
    4. Ingurumenarekin bizitzen ikastea.
    5. Ingurumen kulturala zaintzea.
    6. Harremanetan, euskara lehenestea.
    7. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Hernanirekin batera, Euskal Herriko hainbat herrik egin berri dute bat herri hezitzailearen proiektu honekin. Martxoak 28an Durangon jardunaldiak egongo dira, sarera batu diren herri guztiak herri hezitzaileagoak sortzeko urratsak emateko.