Agenda
Atzealdea

OPARIEN ERRULETA

Udaletxeko arkupeetan, 10:00etatik 13:00etara.
11 ABE

Erruleta berriro ere jira-biran jarriko du Udalak abenduaren 11n eta 18an. Udaletxeko arkupeetan, 10:00etatik 13:00etara.

Parte hartzeko baldintzak

1. Larunbat honetarako (hilak 11) erruletan aste honetan Hernaniko dendetako erosketen txartelek balioko dute (6tik 11ra egindako erosketa tiketak).
2. Gutxienez 80 euroko gastua osatu beharko dute "tirada" bat egiteko (tiket desberdinekin osatu daiteke kopuru hori).
3. Pertsona bakoitzak "tirada" bat baino gehiago ezingo du egin (400 euroko tiketa badu... "tirada" bat).

* OSO GARRANTZITSUA: "IZAKINAK AGORTU ARTE"

Erruletaren egitasmoan parte hartzeko saltokiek bete behar dituzten baldintzak:

- HERNANIN erakusleihoan edo banaketa zerbitzuan izena eman dutenak.
- Dendak soilik (tabernak, Galarreta frontoia, Chillida-Leku museoa, esaterako, ez).
- Denda fisikoa dutenak
- Ez tabakoa, ez loteria.
- Zerbitzuen sektorean: gorputzaren zainketarekin lotura dutenak (gestoriak... ez).
- Artikulu berriak saltzen dituztenak (2. eskukoak ez).