Berriak
Atzealdea

Orkolaga plaza eta Perkaiztegi kalea asfaltatuko dira datorren astean

Herri-bide batzuk asfaltatu ondoren, datorren astean ekingo zaio aurtengo asfaltatze kanpainari. Orkolaga plaza eta Perkaiztegi kaleak asfaltatuko dira orain.

2021·11·19


Datorren asterako ondorengo lanak antolatuta daude une honetan (aldakorra izan daiteke eguraldiaren arabera):

  • 2021/11/22 Astelehena

-Lanen prestaketa lanak egingo dira bakarrik:

-Orkolaga Plaza osoan hesiak jarriko dira asteazken goizerako autoak kentzeko abisuekin.

-Perkaiztegi kaleko azken zatian, eskubiko aldean, hesiak jarriko dira autoak bertatik kentzeko (ubidea berritu behar da zati honetan kalea asfaltatu aurretik).

  • 2021/11/23 Asteartea

-Perkaiztegi kaleko azken zatian ubidea berritzeko lanak hasiko dira (2 eguneko lana aurreikusita).

-Perkaiztegi kale osoan zehar hesiak jarriko dira ostegun goizerako autoak kentzeko abisuarekin.

  • 2021/11/24 Asteazkena

-Orkolaga plazako asfaltatze lanak egingo dira. Plaza guztiz itxiko da.

  • 2021/11/25 Osteguna

-Orkolaga plazako margoketa-lanak egingo dira. Amaitutakoan plaza berriz ireki ahal izango da.

-Perkaiztegi kaleko asfaltatze lanak hasiko dira. Kalea guztiz itxiko da garajeetako sarrera/irteera egiteko izan ezik.

  • 2021/11/26 Ostirala

-Perkaiztegi kaleko asfaltatze lanak amaitzea aurreikusten da. Ondoren margoketa lanak egingo dira kalea trafikoari guztiz ireki aurretik.