Berriak
Atzealdea

Orotara, 38 pertsonak eman dute positibo COVID-19aren proban adinekoen egoitzan

Abuztuaren 31n lehen kasua antzeman zenetik hona egin diren PCR proban, guztira, 26 egoiliarrek eta 12 langilek eman dute positibo. Batzuek hasierako proban negatibo eman zuten arren, handik egun batzuetara sintomak azaldu dituzte eta, berriro PCR eginda, positibo eman dute.

2020·09·06


Abuztuaren azken egunarekin batera izan zuten adinekoen egoitzako arduradunek lehen kasuaren berri. Egoiliar harekin kontaktu zuzena izan zutenak berehala isolatu eta PCR proba egiten lehenengoak izan ziren. Ostean etorri ziren eraikin osoko egoiliarrak eta langileak.

Batzuek hasieran positiboa eman zuten, eta kutsatuen kopurua gora joan zen. Beste batzuek, ostera, negatiboa eman zuten arren, ondoren hasi ziren sintomak azalerazten eta, bigarren PCR egin ostean, positibo eman dute. Orotara, 38 pertsonak eman dute positibo orain arte: 26 egoiliar eta 12 langile.

Hernaniko Udala Foru Aldundiarekin eta osasun zentroarekin elkarlanean aritu da egoera hau kudeatzen. Kutsatutako egoiliar gehienak Gipuzkoako beste zentro batera eraman ditu Foru Aldundiak. Gaixo horiekin kontaktuan egindako beste egoiliarrak eta langileak isolatuta eta berrogeialdian daude, kutsatutako langileak etxean daude konfinatuta, eta horrekin batera egoitzaren berrantolaketa eta segurtasun neurrien gogortzea ere etorri dira. Hori guztia, birusaren zabalpena ekidin nahian.