Berriak

Atzealdea Osasun etxeko aire kalitatearen neurgailua etengo du Eusko Jaurlaritzak behin-behinean

Udalak aire kalitatea neurtzen jarraituko du bere bi neurgailuekin

2026·06·03


Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du gaurtik aurrera Hernaniko osasun etxean jarrita daukan aire-kalitate neurgailua bertan behera geratuko dela behin-behinean -gutxienez sei hilabetez-, osasun etxeko berrikuntza lanak direla eta. 

Hala ere, Hernaniko Udalak bere bi neurgailuekin herriko aire-kalitatea neurtzen jarraituko du. Udalak bi aire-kalitate neurgailu ditu kokatuak herrian: atletismo pistaren inguruan bat eta AMR-ko aparkalekuan bestea. 

Interesa dutenek, Udalaren webgunean Hernaniko aire-kalitateari buruzko informazio guztia ikus dezakete, unean unekoa eta baita historikoa ere. Webgunean Eusko Jaurlaritzari dagokion neurgailuaren datuak ere agertzen dira, baina aurrerantzean ez du daturik emango (RS Hernani izena duena da).