Berriak
Atzealdea

Ostalaritzako Terrazen Ordenantza berrikusteko prozesuaren azken bilera, asteazkenean

Ostalariei, merkatariei eta herritarrei banaka egindako inkesten ondoren eta taldeka egindako zuzeneko saioen ondoren, espazio publikoaren erabiltzaile guztientzako saio bateratua egingo da asteazkenean, Biteri kultur etxean. Emaitzak aintzat hartuta, Taberna, kafetegi eta jatetxeetako Terrazen Ordenantza berrikusteko prozesuarekin aurrera jarraituko du Udalak. Helburua da espazio publikoaren erabiltzaile mota desberdinen arteko elkarbizitza bermatzea.

2022·12·12


Espazio publikoaren erabiltzaile mota desberdinen arteko elkarbizitza bermatzea eta espazio publikoaren erabileren arteko orekari eustea ezinbestekoa dela iritzita, Udalak eragile guztien ekarpenak jasotzeko bideak zabaldu ditu.

Taberna, kafetegi eta jatetxeetako Terrazen Ordenantza berrikusteko lanketaren baitan, bi inkesta zabaldu zituen Udalak. Lehenengoa, herritar eta eragileei zuzendutakoa, eta, bigarrena, sektoreari zuzendutakoa. Horrez gain, aurrez aurreko 3 saio ere egin dira dagoeneko eta azken saio bat egingo da abenduaren 14an Biteri kultur etxean.

Azken bilera horretan ordenantza berria osatzeko proposamen zehatzak aurkeztuko dira eta eragile ezberdinen beharrak ezagutzeko eta elkar entzuteko aukera izango da, sektore ekonomikoa, bizilagunak, herritarrak eta eragile sozialak gonbidatuta baitaude.

Saioari buruzko informazio gehiago jasotzeko edota bertan parte hartzeko mezu bat idatz daiteke merkataritza@hernani.eus -era.

SAIO BATERATUA
Abenduak 14, asteazkena
18:30-20:15
Biteri KE (erakusketa gela)

Bestalde, herritarren inkestaren emaitzak hementxe kontsulta daitezke