Berriak
Atzealdea

Ostalaritzako terrazen ordenantza jendaurrean dago

Hernaniko Udala aurrera doa bizikidetza eta tokiko garapen iraunkorra sustatzeko terrazak eta espazio publikoak arautzeko prozesuan eta jendaurrean dago ordenantza.

2023·08·23



Espazio publikoan terrazak eta elementu osagarriak jartzeak izan duen hazkunde nabarmenari erantzunez, eta erabiltzaile desberdinen arteko bizikidetza sustatzeko eta tokiko garapen jasangarria sustatzeko asmoz, Hernaniko Udalak bide publikoan terrazak, salgai dauden produktuen erakuslekuak eta bestelako elementu lagungarriak jartzea arautzen duen ordenantza berrikusi eta idazteko ekimena jarri zuen abian iaz.

Iazko udazken eta neguan egindako parte hartzeko inkesta eta saio irekietan herritarren eta interesdun elkarte eta sektoreen iritziak jaso ondoren Udalak jendaurrean jarri du merkataritza-interesen, herritarren irisgarritasunaren eta kalitatezko espazio publikoak zaintzearen arteko oreka harmoniatsua ezarri nahi duen ordenantza. 

Jendaurreko fase honetan alegazioak aurkezteko epea bi hilabeteko da eta urriaren 8an amaituko da. Ordenantzari buruzko informazio eta xehetasun gehiago nahi izanez gero, interesatuek www.hernani.eus Hernaniko Udalaren webgune ofiziala kontsulta dezakete.

IKUSI ORDENANTZA
II.II Eranskina ikusi
II.III Eranskina ikusi