Berriak

Atzealdea Pandemia egoerara egokitutako udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatuko ditu Udalak

3-10 urte bitartekoei zuzendutako Udaleku irekiak uztailaren 1etik 23ra izango dira . 11-12 urteko nerabeei zuzendutako Kirol Udalekuak , berriz, uztailaren 5etik 23ra. Ordutegia bietan 9:30etatik 13:00etara izango da.

2021·04·21


Aurten ere, udaleku irekiak eta kirol udalekuak legeak baimentzen duenaren arabera antolatu dira.
Udaleku irekiak Uztailaren 1etik 23ra (biak barne) egingo dira herriko kale eta txokoetan barrena goizeko 09:30-13:00. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta dago, 3 eta 10 urtekoei hain zuzen ere. Jolasak eta aisialdirako jarduerak egingo dira hezitzaileez lagunduta.

Kirol Udalekuak Uztailaren 5etik 23ra (biak barne) izango dira, goizeko 09:30-13:00. Kirol jarduera desberdinak ezagutu eta praktikatuko dira bertan, hala nola, piragua, eskalada, errugbya, jolasak... 11 eta 12 urte (LH5 eta LH6) bitarteko neska mutilei bideratuta dago.

IZEN EMATEA:
Aurten izen emateko modua aldatu egingo da, online formatuan izango da, web.hernani.eus/gazteria linkean sartuta egin beharko da. Interneterako sarbidea ez duenak edo zailtasunak izan ditzakeenak Haur eta Gazteria Arloan eskatu dezake laguntza, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara (aurrez hitzordua eskatu behar da 943 575435 • 943 337004 telefonoetan).
Izen ematea apirilak 26-30 bitartean izango da, ondoren erreklamazioak egiteko aukera izango da maiatzak 3an eta 4ean. Covid egoera dela eta dauden legediak betez partaide kopurua mugatua izango da eta izen emateen plaza kopurua gainditzen bada maiatzen 6ean zozketa egingo da parte hartzaileak aukeratzeko.

COVID-19:
Esan bezala pandemiara egokitutako udalekuak izango dira aurtengoak, orain indarrean dauden legeekin antolatuak:
    • AGINDUA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, haurren eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerei berriro nola ekin arautzen duena.
    • 13/2021 DEKRETUA, martxoaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Bertako 15. puntua Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak.
      
Hau da, taldeak murritzagoak izango dira, ahalik eta jarduera gehienak aire librean egingo dira eta higiene neurriak beteko dira.
Baina esan beharra dago momentu horretan indarrean dauden legeen arabera gauzatuko direla azkenik.

BEGIRALEEN LAN-POLTSA:
Bestetik begiraleen lan poltsa ere irekiko da, udaleku irekietan lan egin nahi duen oro apuntatu dadin. Haur eta nerabeei kalitatezko aisi hezitzaile bat eskaintzeaz gain herriko, batez ere gazteei lanpostu duin bat eskaintzen saiatzen gara. Horretan lanean ari gara eta aurrera informazio gehiago argitaratuko dugu.