Berriak

Atzealdea Pandemiak utzitako ikasgaiak partekatuko dituzte Europako bost herrik Meet topaketan

Meet topaketaren baitan, bigarren ekitaldia izango da bihar eta etzi, On line egingo da, 10:00-14:00etara. "COVID pandemiaren bidez erresilientzia eraikitzea" da izenburua eta saio horretan Hernaniko Udalak bi esperientzia partekatuko ditu: bata, pandemiaren itxialdi egoeran sortu zen zaintzarako sare herritarra; bestea, udalaren antolaketan izandako egokitzapenak. Partehartzea irekia da. Izena eman nahi duenak berdintasuna@hernani.eus idatzi dezake.

2022·10·13


"COVID pandemiaren bidez erresilientzia eraikitzea" da gure hurrengo bileraren izenburua. Arcueil kide frantsesak hartuko du eta bi eguneko online ekitaldia izango da.

COVID-19ak gure komunitateetan duen eragina aztertuko dugu elkarrekin, istorio eta testigantzekin. Zer gertatu zaigu? Nola erreakzionatu dugu? Zer ikasi dugu?

Esperientzia traumatiko honetatik inspirazioa ateratzen saiatuko gara, ordurako gure begirada beste eszenatoki posible batzuetara zabalduz, non gure erreakzionatzeko gaitasuna froga litekeen. Adibidez, energia-egoera, elikagaien segurtasuna, gizarte-segurantza eta abar.

Hernaniko Udalak bi esperientzia partekatuko ditu: bata, pandemiaren itxialdi egoeran sortu zen zaintzarako sare herritarra; bestea, udalaren antolaketan izandako egokitzapenak.

Jaime Nieto, Energia, Ekonomia eta Sistemen Dinamikako Taldekoa (GEEDS, Valladolideko Unibertsitatea, Espainia), izango da gure gonbidatu berezia. Haren laguntzarekin, hurrengo urteetan gure sistemen zein alderdi izango diren arriskutsuenak ulertzen saiatuko gara. Izan ere, horiek izango dira erresilientziaren garapenak berebiziko garrantzia izango duen eremuak.

Erresilientziaren osagaiak zeintzuk diren jakiten saiatuko gara. Tresna berriak ere aztertuko ditugu, prestatu gabe harrapa ez gaitzaten. Eta... osagai berberek ere ekar diezaiekete oparotasuna, etorkizuna eta zoriona gure komunitateei?

  • Urriak 14 eta 15. 10:00-14:00.
  • Agenda hemen
  • Izen emateko aukera berdintasuna@hernani.eus idatzita.