Berriak
Atzealdea

Petra Arraras Ulayar hernaniarrak 100 urte bete ditu

Petra Arraras Ulayar hernaniarrak 100 urte bete ditu. Mugiron (Nafarroa) jaio zen 1920an, eta bera izan zen zazpi anai-arrebako sendi batean zaharrena.

2020·12·17


Petra Arraras Ulayar 1920ko abenduaren 17an jaio zen Mugiron (Nafarroa). Oso emakume langilea izan da beti. 14 urterekin Tolosara joan zen taberna batean lan egitera. 16 urterekin Hernanira bizitzera etorri zen bere senitartekoekin batera. Bertan, baldosak ekoizten zituzten lantegi batean lan egin zuen eta, ondoren, gomen lantegi batean.

Ondoren, ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Denak Hernanin bizi dira. Horretaz gain, lau  biloba ditu eta bi ber-biloba ere ba ditu. Beti bizi izan du oso gertuko harremana familiarekin eta egun ere horrela jarraitzen dute.

Izan ere, egun etxean bizi da familiarekin. Neguan, etxean egoten da eta udan, eguraldi lagun denean, ibilalditxoak egiten ditu familiak lagunduta. Adinaren gorabeherak gorabehera, osasuntsu dago Petra.

Pandemiaren ondorioz, urtebetetzea ez da ohi bezain jendetsua izan baina, segurtasun neurriak mantenduta, familiaren epelean igaro du egun berezi hori.