Agenda

Portu auzoan argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko saioa

Apirilaren 25ean, asteartean, 19.00tan, Portuko Auzo Elkartearen lokalean (Ibarrolaburu Plaza, 9 behea-esk).
25 API

Hernaniko Energia Bulegoak informazio-saio bat eskainiko du Portu auzoan gasaren nahiz argindarraren fakturak ulertu eta merkatzeko aukerak ikusteko. Fakturak etxetik ekartzea gomendatzen da.