Berriak

Atzealdea Portu auzoarentzako aparkaleku berria egokitu du Udalak

Ostegunetik aurrera erabilgarri egongo da

2026·03·31


Portu auzoko bizilagunen beharrei erantzuteko asmoz, A15aren azpialdean aparkalekua sortu du Udalak. Horretarako, lurra egokitu, eremua mugatu eta argiztatu, eta suteetarako ur-hargunea instalatu da. Azken lanak bukatuta, ostegunetik aurrera egongo da erabilgarri. Lan hauetan 12.200 € inbertitu ditu Udalak. 

Horrez gain, auzoko segurtasuna hobetzeko, Munto Errekan aparkalekuen margoketa egingo da eta zati batean trabagailuak jarriko dira bazterretan ez aparkatzeko. Neurri hau larrialdi-zerbitzuei pasabideak bermatzeko hartu da. 

Datozen egunetan, Osinagan oinezkotzeko margoketak hasiko dira, eremuak markatuz oinezkoek erabiltzen dituzten bideak seguruagoak izateko. Portu auzotik aparkaleku berrirainoko tartea ere egingo da lan horien artean.