Berriak
Atzealdea

Portugalgo zenbait erakunde publikotako ordezkaritza batek bertatik bertara ezagutu du hondakinak kudeatzeko Hernanik duen sistema

4
Goizean goiz hartu dituzte Hernaniko udal ordezkariek Portugalgo hainbat udalerri, udalerriz gaindiko erakunde eta hondakinen kudeaketarako aholkularitza eta enpresetako ordezkariak. Hernanik Zero Waste ziurtagiria lortu duela erakarrita, eta haien herrietan Europako araudiei egokitzeko hondakin zerorako politikak jartzeko asmotan, 10 urte baino gehiago martxan dagoen sistema ezagutu nahi izan dute.

2023·03·23


Kuadernoak eta boligrafoak eskutan, interes handiz jarraitu dituzte Mattin Aldaia Ingurumeneko zinegotziak eta Udaleko teknikarien taldeak emandako azalpenak: herritarren sentsibilizazioa nola egin zen, sistemaren baliabide desberdinak, frakzio bakoitzaren kudeaketa, bilketaren inguruko datuak (zenbat etxebizitza, zenbat kamioi, ibilbide...).  Galdera tekniko ugari egin dituzte, haien herrietan sistema antzekoak jartzeko asmoa baitute.

Izan ere, oso bisita teknikoa izan da, ingurumena eta hondakinen kudeaketaz arduratzen diren teknikariak eta ordezkari politikoek osatzen dutelako ordezkaritza. 15 udal, hondakinak kudeatzen dituzten enpresa publiko, 174 udalerrien hondakinak kudeatzen dituen EGF entitateari eta Portugalgo Ingurumen Ministerioari aholkularitza ematen dion Ecogestus enpresako ordezkariak izango dira Hernanin hondakinen sistema ezagutzen. Arreta handia jarri dute industria-guneetan ere hiri hondakinak jartzeko Hernanin dagoen sistema.

Azalpen eta galderen ostean, hiri hondakinak gaika sailkatzeko erabiltzen diren modu desberdinak tokian bertan ezagutzeko parada izan dute. Zero Zabor hozkailuaren egitasmoak interes handia piztu du, baita auzo-konpostatzeko etxolen sistema ere.

1 2 3 4