Berriak
Atzealdea

Rafael Alen Fuentesek 100 urte bete ditu

1936ko Gerrak markatutako gazte garaia izan zuen Rafael Alen Fuentesek. Lau urte preso egon ondoren, Frantziara joan zen mahatsa biltzera. Euskal Herrira itzuli zenean Hernanin hasi zen lanean. Bertan familia osatu zuen eta egun ere herrian bizi da. Zorionak berari eta familia osoari!

2019·11·17


Eibarren jaio zen 1919ko azaroaren 17an. Lehenengo urteak bertan igaro zituen. Gaztea zela hasi zen Espainiako Gerra Zibila eta parte hartzeko deitu zioten. Gerra horretan borrokatu nahi ez zuela oso garbi izan zuen eta kamoi batean sartu zen eta alde egin zuen.

Hala ere, harrapatu zuten eta, “erregimeari men ez egitea” leporatuta, lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Langileen batailoietan eta kontzentrazio guneetan izan zen, Burgosen, Cádizen eta Mallorcan. Gerra amaitu zenean aske utzi zuten.

Ordurako, familia Donostian bizi zen. Rafael, ordea, ez zen bertan gelditu eta Frantziara mahatsa biltzera joatea erabaki zuen. Han bi urte eman zituen eta, itzuli zenean, Ergobiako Bostak enpresan hasi zen lanean. Paper inprenta eta plastikoak egiten ziren enpresa horretan. Enpresa berean lan egiten zuen emakume batekin ezkondu zen eta harekin 3 seme-alaba izan zituen. Ezkondu zirenean etorri ziren Hernanira bizitzera eta ordutik ere hemen bizi da.  

Hernaniko Udalak, beti bezala, lore-sorta eta zoriontzeko txartel bat bidali dizkio. Udalaren izenean, Rafaeli opa diogu bere 100. urtebetetzea familian eta lagunartean ospatzea.