Sagardotegietara joateko autobus zerbitzua ostiralean abiatuko da
2022·02·01
SAGARDOTEGIETARAKO AUTOBUS ZERBITZUA
Otsailaren 4tik apirilaren 30era
BI IBILBIDE
Loidi-Elorrabi bidean izandako luizia dela eta, bidea itxita dago eta, horren ondorioz, sagardotegietara joaten den autobus zerbitzuak bi ibilbide izango ditu:
1) Itsasburu, Olaizola eta Otsuenea
2) Goiko Lastaola, Elorrabi, Iparragirre eta Altzueta
ORDUTEGIA
- Ostiraletan:
* Zinkoeneatik sagardotegietara: 20:30-21:30era
* Sagardotegietatik Zinkoeneara: 23:30-24:30era
- Larunbatetan:
* Zinkoeneatik sagardotegietara: 13:30-14:30era
* Sagardotegietatik Zinkoeneara: 17:30-18:30era
================================================
* Zinkoeneatik sagardotegietara: 20:30-21:30era
* Sagardotegietatik Zinkoeneara: 23:30-24:30era