Agenda
Atzealdea

SAIO IREKIA: Mañé i Flaquer plazan eraberritze lanak direla eta

Auzokideentzako informazio saioa, Gabriel Zelaia eraikinean, 19:00etan.
13 UZT

Mañé i Flaquer plazan eraberritze lanak egingo direla eta, herritarren ekarpenak jasotzeko bilera antolatu du Udalak datorren uztailaren 13an, asteazkenarekin. Gabriel Zelaia eraikinean izango da, 19:00etan.

Plaza horretan ez ezik, Kulturarteko Plaza Feministaren aurrean dagoen errepidean koexistentzia espazio bat ere egokitu nahi da, oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna handitzeko helburuz.

Bilera ireki horretan, beraz, lan horien inguruko xehetasunak eman eta herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak.