Agenda
Atzealdea

SAIO IREKIA: Ostalaritzako terrazak eta espazio publikoaren erabilera

18:30ean, Biteri kultur etxean
19 URR

Ostalaritzako terrazak handitu edo jarri ahal izatea oso lagungarria izan da ostalaritzaren sektorearentzat pandemiaren garaian. Dena den, espazio publikoaren erabilera desberdinen arteko oreka mantentze aldera, erabiltzaileen beharrak identifikatu eta proposamen osatu bat egitea da Udalaren nahia. Hori dela eta, parte-hartze prozesu bat abian jarri du. Alde batetik, sektorearen iritzia jasoko da eta, bestetik, herritarren iritzia.

Inkestaz gain, parte-hartzeko beste aukera bat egongo da, herritar guztiei eta eragile sozialei irekitako aurrez aurreko saio ireki bat ere egingo baita. Saio hori hilaren 19an egingo da, 18:30ean, Biteri kultur etxean.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

merkataritza@hernani.eus

943 33 70 28