Agenda
Atzealdea

SAIOA: Energiari buruzko hitzaldia adinekoentzat

10:30ean. Energiaren Udal Bulegoko arduraduna Goiz Eguzkira joango da energiari eta fakturari buruz jakin beharreko informazioa ematera.
7 MAR

Energiaren Udal Bulegoak Gabriel Zelaiatik kanpo ere eskainiko du zerbitzua. Oraingoan, adineko pertsonentzako bereziki prestatutako saioa egingo du. Hala, Udal Bulegoa kudeatzen duen Enherkom kooperatibako kide batek Goiz Eguzki erretiratuen elkartean emango du hitzaldia. Azken boladan, argindar eta gas fakturen igoera handia jasaten ari dira herritarrak eta faktura ulertzeko eta dirua aurrezteko gomendioak eskainiko ditu adituak.  

Datorren asteartean, hilaren 7an, 10:30ean izango da informazio saioa. Hitzaldiaren ostean, interesa duenari zita emango zaio fakturaz edo energiarekin lotutako beste gai batez kontsulta pertsonalizatua egiteko.

Gomendatzen da norberak bere fakturak eramatea, azalpenak hobeto ulertzen lagungarria izango delakoan.