Agenda
Atzealdea

SAIOA: Mañe i Flaquer plazako eraberritze-lanak

Gabriel Zelaia eraikinean, 19.00etan.
25 URR

Mañe y Flaquer plazako eraberritze-lanak direla eta, bizilagunek egindako ekarpenei erantzuna emango die Udalak.

Mañe i Flaquer plazan eraberritze lanak egingo dira eta Kulturarteko Plaza Feministaren aurrean dagoen errepidean koexistentzia gune bat sortuko da. Joan zen uztailean aurkeztu zitzaien bizilagunei proiektua. 27 herritarrek parte hartu zuten saio hartan eta haien ekarpenak jaso zituen Udalak.

Proposamen eta ekarpen horiei erantzuna emateko bilera bat antolatu du Udalak datorren urriaren 25ean, asteartean, Gabriel Zelaia eraikinean, 19.00etan.