Berriak
Atzealdea

San Isidro Eguna eta Txalaparta Festa bertan behera geratu dira

COVID-19ak eragindako egoera luzatzen ari da eta, horren ondorioz, egutegian aurreikusitako hainbat emanaldi eta jarduera bertan behera geratu edo atzeratzen ari dira. Oraingoan, maiatzerako aurreikusita zeuden San Isidro eguna eta Txalaparta Festa izan dira kaltetuak.

2020·04·23


Argazki-oina: 2019ko Isidro Egunaren irudia

Kalera atera eta jendea elkartzeko ezintasuna kontuan hartuta, Udalak jarduera horiek bertan behera uztea erabaki du ekitaldiotako herritarrekin batera, “ez baitira aurrera eramateko baldintzak betetzen”. Bestalde, Txalaparta Festa uda ondoren ospatzeko aukera aztertzen ari da Udala, baina, gaur-gaurkoz ez dago inolako datarik finkatuta eta egoeraren bilakaeraren arabera erabakiko da.