Berriak

Atzealdea San Joan gaueko istiluen harira, Hernaniko Udalaren adierazpen instituzionala

2025·06·24


Bart gauen gure herriko jaietan izandako istiluen harira, udalbatza osatzen dugun alderdi guztien izenean honakoa adierazi nahi dugu:

Ez dira onargarriak, edozein arrazoi dela ere, herritarren osotasun fisikoaren aurka sustatutako oldarraldi eta liskarrak. Elkartasun osoa adierazten diegu gertakari horien ondorioz kaltetuak izan direnei.

Istiluen iturburua izan den gertakariaren inguruko informazio argirik ez dago. Aldiz, hainbat eraso eman dira gauean zehar eta istiluak jai eremu osora zabaldu dira.

Beste behin ere, gisa horretako jokabideek gure herriko elkarbizitzan duten eragin kaltegarriaz ohartarazi nahi dugu. Gure artean bizi den pertsona oro komunitate honen parte da, edozein dela ere bere jatorria. Bizikidetzaren aurkako jokabide bakar bat ere ez da onargarria, datorrenarengandik datorrela.

Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu egoera kudeatu eta baretzen lagundu duten txosna batzordeko kide eta herritarrei.

​​​​​​​