Berriak
Atzealdea

Sanjoanak iragartzeko kartela online bozka daiteke

2020·04·25


Guztira, 12 kartel proposamen aurkeztu dira, iaz baino bat gehiago. Horietatik 11 hernaniarrek sortutakoak dira.

Jai Batzordeari posta elektronikoz bidali zaizkio kartelak, eta horien artean 4 aukeratu dira Gaurtik maiatzaren 8ra arte, herritarrek online bozkatzeko aukera izango dute.

Irabazleak 600 euro jasoko ditu: 300 euro Berriak elkarteko dendetan gastatzeko eros-txarteletan jasoko du eta gainerako 300 euroak transferentzia bidez ordainduko zaizkio.

Hau da bozketarako lotura:
https://forms.gle/vVYTv5uTSeTndPJk6