Berriak

Atzealdea Sanjoanetako kartel lehiaketa martxan da

Apirilaren 13a izango da lanak aurkezteko muga

2026·03·13


Sanjoanak girotzen hasteko lehen urratsa, herriko festak iragarriko dituen kartel lehiaketa izan ohi da. Apirilaren 13a izango da lanak aurkezteko azken eguna: aurrez aurre, Biteri kultur etxean edo elektronikoki, kultura@hernani.eus-era bidalita.

Kartel lehiaketan oinarriak betetzen dituen edonork hartu dezake parte. Aurkeztuko diren lan guztietan SANJOANAK 2026 goiburuak agertu beharko du eta neurri hauetakoak izango da kartela: 32x48 cm. Formatu digitalean aurkezten diren lanek gutxienez 300 pp-ko erresoluzioa izan behar dute eta CMYK koloreak.

Hizkuntza eta irudien erabilera ez-sexista duten kartelak soilik onartuko dira. Ez dira onartuko adimen artifizialarekin edo elkarrizketa laguntzaileekin sortutako lanik. Egiletzaren adierazpen arduratsua aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek.

700 €ko saria jasoko du irabazleak: erdia eskudirutan eta beste erdia, Berriak-eko establezimenduetan erabiltzeko txartel gisa.

Ohi bezala, azken erabakia herritarrek hartuko dute. Sanjoanetako jai batzordeak aurkeztutako lanen artean lau aukeratuko ditu eta horien artean gustukoena bozkatzeko aukera izango dute hernaniarrek.

OINARRIAK