Berriak
Atzealdea Sanjoanetako kartela aukeratzeko bozketa herrikoia bihar hasiko da
Apirilaren 30a arte egongo da bozketa zabalik, online eta presentzialki
2026·04·16
Sanjoanetako Jai Batzordeak aukeratu ditu herriko festak iragartzeko hautagai izango diren lau kartelak. Orain, herritarrena izango da hitza.
Bihartik (apirilak 17) hilaren 30a arte, online zein presentzialki (Biteri kultur etxean), euren gustukoenari botoa emateko aukera izango dute.
Aurtengo sanjoanetako kartel lehiaketara 12 lan aurkeztu dira.


