Berriak

Santu Guztien eguna dela eta, hilerrian jende pilaketarik ez egoteko gomendioak

Datorren igandean Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, bisita horiek mailakatuta egitea gomendatzen du Udalak.

2020·10·27


Gomendioak eta neurriak:

  • Ez utzi hilerriko bisita azaroaren 1erako eta aste osoan zehar bisitak egiteko aukerak baliatu, modu mailakatuan eta pilaketa handirik gabe egin ahal izateko.
  • Asteburuan eta astelehenean (urriaren 31, azaroaren 1 eta 2) hilerriko aforoa mugatua izango da. Sarrerak eta irteerak kontrolatuko dira.
  • Hilerrian egoteko denbora gehienez ordubetekoa izango da. 
  • Hilerrian, gehienez 6 pertsonako taldeak elkartu ahal izango dira.
  • Musukoa jarrita ematea eta segurtasun tarteak mantentzea derrigorrezkoa da.