Berriak
Atzealdea Sara Etxeberria Zapirainek irabazi du sanjoanetako kartel lehiaketa
Bigarren urtez gailendu da lasartearra
2026·05·05
Sara Etxeberria Zapirain lasartearraren kartelak iragarriko ditu sanjoanak. Aurtengo lehiaketara 18 kartel aurkeztu dituzte. Sanjoanetako Jai Batzordeak horietako lau aukeratu zituen eta bozketa garaian 817 bozka jaso dira (gehienak, online). Etxeberriaren kartelak ia botoen erdia jaso du (%48,47; 396 bozka).
Iaz ere Etxeberria izan zen sanjoanetako kartel lehiaketako garailea. 700 €ko saria jasoko du: erdia eskudirutan eta beste erdia, Berriak elkarteko establezimenduetan gastatzeko.


