Berriak
Izen-ematea hilaren 9tik 20ra izango da
2024·09·04
Bederatzi urtetik gorako haur, gazte eta helduentzako gitarra ikastaroa antolatu du Kantuz Musika Eskolak aurten ere. Saioak astean behin izango dira, Hernaniko Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteria sailaren lokalean (Aristizabal, 5).
Iaz eskoletan ibili zirenek irailaren 9tik 13ra izango dute izena emateko aukera. Ikasle berriek, berriz, hilaren 16tik 20ra izango dute horretarako aukera.
Izen-ematea udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo 943 33 70 00 telefonora deituta egin beharko da. Urritik ekaina arteko matrikularen prezioa 254,55 € da (familiaren diru-sarreren arabera, murrizketak egongo dira).
Informazio gehiago: 943 33 70 41.