Berriak
Atzealdea Sentsibilizazio-ekintza amaitu ondoreneko balorazioa
2026·08·12

Uztailaren 30etik abuztuaren 10era, Fagollagako aparkalekuan hondakin meta bat hazten joan da.
Azken urteetan udararo sentsibilizazio-kanpainaren baitan egindako ekintza izan da, udan Fagollagako aparkalekuan eta, oro har, Urumea ibaiko bazterretan hondakinen kudeaketarekin sortzen diren arazoak agerian uzteko. Izan ere, ohikoa da egun jendetsuen ostean zaborra bazter batean pilatuta ikustea: zabor-mendiak, sailkatu gabe, bertan utziak.
Orain arte, hondakin horiek guztiak jaso izan dira. Baina egoeraren larritasuna ikusita, oraingoan Hernaniko Udalak denbora batez ez jasotzea erabaki du, bisitari guztien begiek Urumea ibaiak oso denbora gutxian jaso dezakeen hondakin kopuru handiaren lekuko izan daitezen.
Bailara ez da egun bateko kontua. Denona da, eta denon ardura ere bai. Gozatu nahi badugu, zaindu egin behar dugu: hondakinak etxera eraman, ez piztu bozgorailurik, bazkaria etxetik eginda ekarri eta ez piztu sua, bideak libre utzi eta naturak bere erritmoan jarrai dezan lagundu.
Naturak ez du garbitzailerik. Guztion ardura da hondakinak bertara ez iristea.
