Agenda
Atzealdea
Soka parkea zabalduko da
Haur parke berria Urbieta kalearen eta Latsunbeberri auzoaren arteko eremuan dago.
20
MAI
Soka parkea eraikitzeko lanak amaituta, maiatzaren 20an parkea erabilgarri egongo da herritarrentzat. Haurrek parkeak dituen elementuak ezagutzeko larunbat goizean hainbat ekintza antolatu ditu Dobera Euskara Elkartearen eskutik Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak. Hemen egitaraua:
11:00 Irekiera: Bizipoza Elkarteak herriari oparitutako gereziondoa landatzea.
11:15 Ipuin kontaketa (kioskoan)
11:15 - 13:00 Maskarak egiteko tailerra (mahaian)
12:00 Parkea hobeto ezagutzeko, Altxorraren bila parke osoan zehar.
• Izen ematea egunean bertan egin beharko da, jokoa hasi aurretik. Adin guztietako kideek hartu dezakete parte.
13:00 Amaiera.