Agenda

Atzealdea SOLASALDIA

Afektuen politikak: adiskidetasuna eta transfeminismoa. Hizlariak: Miren Guillo eta Marta Luxan (EHUko irakasleak eta AFITeko taldekideak). Kulturarteko Plaza Feministan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Euskaraz (espainerara itzuliko da).
29 API

GOGOETA ETA EZTABAIDA FEMINISTAK UDABERRIAN

"Lagunekin bai!" aterkipean hainbat ekimen antolatu ditugu, martxoan hasi eta maiatzera arte, laguntasunaz eta transfeminismoaz hausnartzeko. Askotariko gorputz, zaintza, desira, intimitate zein bizikidetza aldarrikatzen ditu transfeminismoak eta zentzu horretan lagun harremanak baliosten ditu. Lagunak beti izan dira erlazio esanguratsuak bizitzako alor guztietan. Beraz, laguntasuna politizatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu: lagunen magalean, borrokan eta epelean. Erabaki dezagun laguntasuna ahaidetasuna ulertzeko modua zabaltzeko. Kulturarteko Plaza Feministan