Berriak
Atzealdea Suizidioa, ikasketak eta droga-kontsumoa izango dira hizpide Gazte Aholkularitza Psikologikoko udaberriko tailerretan
2026·05·19
Gazte Aholkularitza Psikologikoko udaberriko saioak aurkeztu ditu Haur, Nerabe eta Gazteria sailak. 16 eta 30 urte arteko nerabe eta gazteen gurasoei zuzendutako bi saio izango dira datozen bi hilabeteetan eta batxillergoko ikasleei zuzendutako tailer bat.
Lehenengo saioa datorren astean izango da, maiatzaren 27an (asteazkena). Hitzaldi ireki bat izango da, suizidioa hizpide. Bidegin elkarteko Belen Perales eta Eneko Eizagirre izango dira hizlari. Elkarteak doluari eta gaixotasun larri aurreratuari laguntzeko zerbitzua eskaintzen du.
Jone Murua eta Estitxu Agirre, Hernaniko Gazte Aholkularitza Psikologikoko arduradunek gidatuko dute saioa (Biteri kultur etxean, 18:30. Euskaraz).
Bigarren saioa ekainean izango da (ekainak 17, Gaztelekuan, 18:30). Kasu horretan, droga kontsumoei buruz ariko dira Murua eta Agirre.
Gazteekin ere zuzeneko saio bat egingo da Hernani Institutuan, maiatza bukaeran. Ikasketa prozesuan norbere burua erregulatzen ikasteko estrategiak azalduko dizkiete batxillergoko ikasleei, azterketa garaietan presioa, estresa eta antsietatea kudeatzeko tailer baten bidez.

