Berriak

Atzealdea Sukaldaritza tailerrean izena-ematea gaur ireki da

Urtarrila eta martxoa arteko ikastaroa izango da

2024·12·11


Biteri Kultur Etxeko Ikastaroen baitan, sukaldaritza ikastaroa izango da urtarrilaren 13tik martxoaren 31ra. Gaur irekiko da izena emateko epea (hilaren 23a arte), Biteri Kultur Etxean edo kultura.hernani.eus-en.

Kazuelatxoak prestatzen ikasiko dute sukaldaritza tailerrean izena ematen dutenek. Eskolak astelehenetan izango dira, 18:45etik 20:45era, Kulturarteko Plaza Feministan (euskaraz).

Hiruhileko ikastaroaren prezioa 66,20 € izango da.