Agenda
Atzealdea

TAILERRA: Enpatia zirkulua (beren burua) zaintzen duten emakumeentzat

Iturolan, 17:00-19:00. Doakoa.
17 URR

Tailer hau AMHER SOS-Arrazakeria elkarteak eta Hernaniko Udaleko Kulturartekotasun Sailak elkarlanean antolatutakoa da.

Zaintza ardurak dituzten emakumeek askotan bere burua zaintzea bigarren mailan utzi ohi dute. Hau gehiegitan izan ohi da horrela eta horretaz aritu nahi da tailer honetan. Covid-19ak ere areagotu al du hau? Zein baldintzetan aritu gara zaintzen etxean, lanean edo lan profesionalean? Nola bizi dugu hori?

Tailer honen helburua elkarri entzuteko espazio bat eskaintzea da, norberaren sentimenduak eta beharrak identifikatzeko (norberaren burua zaintzeko gakoa), eta hori taldeak ematen duen laguntzarekin.

Tailerra Iturola Elkarlan Sorgunean izango da datorren larunbatean, urriaren 17an, 17:00etatik 19: 00etara. Parte-hartzea doakoa izango da. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko da, aurrez eskatuz gero.

Bideratzaileak Elena Egiguren eta Leire Inza izango dira, biak bitartekariak eta abokatuak (Eralda Bitartekaritzako kideak).

Izena eman behar da: AMHER-SOS Arrazakeria elkartearen bulegoan 671116414 telefonora deituz edo helbide honetara mezu bat idatziz: amher-sos_racismo@hotmail.com