Berriak
Atzealdea

Ur eta hondakin tasak eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ-IBI) inguruko dirulaguntzak urriaren 30 arte eska daitezke

Gaurtik urriaren 30 arte eskatu ahalko dira 2019ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ-etxebizitzaren jabetzarengatik ordaintzen dena) eta 2020ko hondakin bilketa eta ur-hornidura eta saneamendu tasa ordaintzeko dirulaguntzak. 2019an eskaera egin zuten herritarrek ez dute eskaera berririk egin beharko. Iaz egin ez zutenek aurretik eskatu beharko dute hitzordua.

2020·09·02


2019an eskaera egin zuten herritarrek EZ DUTE ESKAERA BERRIA EGIN BEHAR. Udalak laguntzak aurten ere jasotzeko baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatuko du. Horren berri emateko jakinarazpena bidaliko die 2019an eskaera egin duten guztiei. Beraz, HHZn hitzordua eskatu behar dute soilik iaz eskaera egin ez zutenek.

Eskaera egiteko moduak

Telefonoz:
943 33 70 46
688 69 63 79 (whatsApp)
Postaz:
errenta@hernani.eus

Hernaniko Udalak duela bi hamarkada sortu zituen dirulaguntza hauek. Horien helburua da diru sarrera gutxien duten familiei laguntzea derrigorrezkoak diren zerga eta tasak ordaintzeko. Neurri horiek ezartzea zerga sistema solidario bat lortzeko norabidean urrats garrantzitsua da.

Dirulaguntzak honakoak dira:
    • OHZren kasuan: %50 edo %25eko deskontua, familia unitatearen diru-sarreren arabera
    • Tasen kasuan %100 edo %50a, familia unitatearen diru-sarreren arabera.

Dirulaguntzak jasotzeko hainbat baldintza bete behar dira: Hemen baldintzetako batzuk:
    • Familia unitatearen diru-sarrerak: tramo ezberdinak daude familia unitateko kideen arabera.
    • Ur kontsumoa: ezin da 45m3 pertsonako/urtean baino handiagoa izan.
    • Etxebizitzaren katastroko balioa: ezin du 156.113,95€ baino gehiagokoa izan. (171.725,35€ familia ugarien kasuan).
    • Bizikidetza unitateko ibilgailu bat baino gehiago ezin da izan.
    • Bizikidetza unitateko kide guztiek Hernanin erroldatuta egon behar dute urtebetez gutxienez eta ezin dute zorrik izan Udalarekin.

Oinarriak eta eskabideak