Berriak
Atzealdea

102.779 euro itzuliko ditu Udalak COVID-19aren ondorioz bertan behera edo murriztuta geratu diren zerbitzuen tasetan

COVID-19aren ondorioz bertan behera edo murriztuta geratu diren zerbitzuen kuotak itzultzen hasiko da Udala datorren astetik aurrera. Guztira, 102.779,02 euro itzuliko zaizkie herritarrei ordaintzeko eman zituzten kontu korronteetan.

2020·05·15


    • Euskaltegia - 163 herritarrei, 20.791 euro.
    • Musika Eskola - 493 herritarrei, 51.900 euro.
    • Biteriko ikastaroak - 396 herritarrei, 6.822 euro.
    • Kiroldegia - 1.445 herritarrei, 19.876 euro.
    • Gitarra-Kantuz - 37 herritarrei, 3.388 euro.

Ikastaroak kobratzeko eman diren kontu korronteetan egingo dira itzulketak, maiatzaren 22 eta 25 bitartean.

Ordainketa hiru alditan egiteko aukera, interesik gabe

Gogoratzekoa da, krisi honen ondorioz diru-sarrerak murriztu zaizkien herritarrei laguntzeko asmoz, ibilgailuaren zerga eta Ondasun Higiezinen Zerga (OHG-IBI) atzeratu zirtuela Udalak. Data berriak ere ezarri ziren: ibilgailuaren zerga, uztailaren 20tik irailaren 10a arte; eta Ondasun Higiezinen gaineko zerga (IBI o kontribuzioa) abuztuaren 1etik urriaren 9ra arte.

Herritarrek ordainketa horiek, batera egin beharrean, hiru hilabetetan egin dezakete, interesik gabe. Horretarako, eskaera egin behar da: 943337045 telefonoan edo posta elektronikoaren bidez: bilketa@hernani.eus. Ordutegia 10:00-14:00.