Berriak
Atzealdea

Tourra Hernanitik igaroko da uztailaren 2an, igandean, eta ibilbidea bost orduz erabat itxita egongo da

Trafikoan eragin handia izango du Tourrak. Hernaniri dagokionez, herrian 35 kontrol-puntu egongo dira. Horretarako, 6 udaltzain, 10 ertzain eta Hernaniko Txirrindulari Elkarteko 19 laguntzaile izango dira. Lasterketako 2. etapan herrian egingo duen ibilbide osoa erabat itxiko da 12:00etatik 17:00etara.

2023·06·29


IBILBIDEA
Urnietatik etorriko da lasterketa eta Hernanira GI-3132 errepidetik sartuko da. Astigarragarrantz abiatuko da.

Hernani barruko ibilbidea: Txantxilla-Izpizua-Elkano-Txirrita-Zinkoenea-Akarregi.

Ibilbide hori erabat itxita egongo da bost orduz.

Herriko bi sarrera itxita egongo dira: Txantxilako sarrera eta Karabelgoa. Sorgintxulokoa izango da irekita egongo den sarrera bakarra.

Eragina eta alternatibak

   • 1. blokea. Ibilbidearen eskubialdea: Antsorena anaien kalea (Elixatxo goikoa), Lizeaga auzoa, Txantxilla, Kaxkoa...

Lizeaga kaletik ezingo da herritik irten.

Alternatibak:

-Victor Hugo kaletik Portu-Karabel eta handik A-8rako irteera.

-Antsorena kalekoak: kanposantutik Portura.
    Portuko tuneletik igaro ezin duten ibilgailuentzako gomendioa; Karabelen aparkatzea
    Kaxkoa: kotxea mugitu behar duenak aparkatu dezala Kaxkotik kanpO.

   • 2. blokea. Ibilbidearen ezkerraldea: Txantxilla, Oartzo, Iturregi, Santa Barbara, Tellerigain.

Alternatibak:

-Irteera Urbieta-Latsunbe-Latsunbe-Berri-Antziola-Cuesta de la Muerte-Galarreta aldera.

Aparkalekuak

Ibilbidean dauden zenbait aparkaleku kenduko dira: Elkano (Urumea-Atsegindegi) eta Txirrita osoa. Eremu hau libre eta hesituta utziko dugu larunbat arratsaldean. Beraz, larunbata, uztailak 1eko arratsaldeko 18:00ak arte baimenduko da aipatu eremuetan aparkatzea. Ordutik aurrera, erabat debekatuta izango da ibilgailua aparkalekuetan uztea (behar izanez gero garabiaz erretiratuko dira).

Orkolagako aparkalekuak ez dira kenduko baina ezingo dira kotxe horiek mugitu bost orduz.

Alternatiba:

-Akarregi poligono osoa aparkatzeko moduan.

Kontsultak: Udaltzaingoa.

Lasterketaren karabana Hernanitik 14:17an igarotzea aurreikusten da.

Info + letour.euskadi.eus