Agenda
Atzealdea

TRATU ONEN FOROA: HAURREN SEXUALITATEAK

Maiatzak 14; 18:00-19:00 Zoom bidez izango da, parte hartzeko izena eman behar da ondorengo estekan: https://www.arremanitz.eus/kontaktua/​
14 MAI

Elkarbizitza berezi honetako egoera deserosoetatik gurasoen intimitatera. Irtenbide eta zaintza praktikoak.

 

 

Gurasook egunerokoan ditugun erronkak gutxi baziren, egun covid19ak muturreko egoerak ekarri dizkigu, aukerak eta zailtasunak biderkatuz. Haurrekin elkarbizitza intentsuagoa da, partekatzen diren une bereziak gehiago, baita nekeka eta buruhausteak ere.

 

Sexualitateak, etxeko giro desberdinetan ageriko lekua har dezake: begi-bistako esplorazioak, galdera deserosoak, mugikorraren bitartez sartzen diren edukiak, gurasoen arteko harremana begi bistan egotea...Agian, kezkatzen gaituzten egoera indefinituekin ere topa gaitezke. Beste batzuk, partekatutako denbora zabaldu den honetan, aukera polita ikusiko dute, haurren sexualitateei modu sano eta berritzaile batetik begiratzeko.

 

Honen guztiaren inguruan esku-hartzeko irtenbide eta zaintza praktiko sorta eskainiko da saio honetan. Eta elkarrekin bizi diren gurasoek bikote harreman intimoak zaintzeko eta bizi-pozari heltzeko, gako errealista eta egingarri batzuk ere eskuratuko dituzte.